San Ignacio eskolan, 5 urteko A ereduko umeek, pentominoarekin lehenengo kontaktua izan dute. Material oso manipulatiboa, erraza eta erakargarria da. Eta, batez ere, merkea. Ereduak eta azalpena
Divermates webgunearen
blogan topatu ditugu. Pentominoak malgua eta kolorezko esponja mehe batekin egin ditugu: "goma eva" edo "Foamy" izenekoa.
Pentominoak San Ignacioko 5 urteko gelan on PhotoPeach
Jarduerak hiru fase izan ditu:
- Mahaian, zuzenduta, emaitza izanik
- Mahian, zuzenduta, emaitzak ikusi barik
- Alfonbran, jolas librea