Oso gustora egon ginen bere esperientziak, ideiak eta zailtasunak ere entzuten eta bere aurkezpena utzi zigun irakasle guztiekin partekatzeko.
HH Mintegia 2014-2015
Bestaldetik, aprobetzatu nahi dugu sarrera honek ematen digun aukera datorren ikasturterako mintegi proposamena zabaltzeko.
Azken urteetan gelara eramateko proposamenak, eguneroko egoeretan, umeen interesa eta bizipenetan oinarritzean ere, “proiektu txikiak” bilakatzen hasi direla eta mintzaldi honen arrakasta ikusita hurrengo bi ikasturteei begira (14-16), HH MIntegirako proposamena “Lan-proiektuak gure gelan ” da. Ideia da gure geletan proiektu xumeak aurrera eraman ahala beste osagarri berriztatzaileak ere ezagutu gure lan-proiektuak aberasteko. Osagarri hauek: Bloom-en taxonomia, Adimen Anitzeko teoria, Adimen emozionala, Elkarlana eta Jolas kooperatiboa, pentsamendu-abileziak, ebaluaziorako tresna berriak: errubrikak eta portfolioa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario