Páginas

2014-06-19

Itziar Blanco: proiektuak eta komunikazioa haur hezkuntzan blogaren bidez

Pasa den ekainaren 4an, Itziar Blanco, Arteagabeitia eskolako HHko andereñoa, Getxoko Berritzegunean egon zen bere gelako esperientzia, lan proiektuen bidez gauzatuta, gurekin partekatzeko. Berak ere, ikasteko eta komunikatzeko teknologi berriak era naturalean txertatzen ditu lan proiektuetan, bai gelako jardueretan, baita familiekiko harremanetan ere.
Oso gustora egon ginen bere esperientziak, ideiak eta zailtasunak ere entzuten eta bere aurkezpena utzi zigun irakasle guztiekin partekatzeko.
Bere mintzaldia bukatzeko utzi dizkigu egiten ari den MOOC, APRENDIZAJE BASADO EN PROYECTOS ikastaroaren aurkezpena eta bideoen estekak.

HH Mintegia 2014-2015
Bestaldetik, aprobetzatu nahi dugu sarrera honek ematen digun aukera datorren ikasturterako mintegi proposamena zabaltzeko. 
Azken urteetan gelara eramateko proposamenak, eguneroko egoeretan, umeen interesa eta bizipenetan oinarritzean ere, “proiektu txikiak” bilakatzen hasi direla eta mintzaldi  honen arrakasta ikusita hurrengo bi ikasturteei begira (14-16), HH MIntegirako proposamena “Lan-proiektuak gure gelan ” da. Ideia da gure geletan proiektu xumeak aurrera eraman ahala beste osagarri berriztatzaileak ere ezagutu gure lan-proiektuak aberasteko. Osagarri hauek: Bloom-en taxonomia, Adimen Anitzeko teoria, Adimen emozionala, Elkarlana eta Jolas kooperatiboa, pentsamendu-abileziak, ebaluaziorako tresna berriak: errubrikak eta portfolioa.